Donostiako Elizbarrutiak bere Elizbarrutiko Sinodoa inauguratuko du ospakizun jendetsu baten eskutik

Donostiako seminarioan, larunbat honetan, urriak 17, Gipuzkoan Elizak, topaketa ospatu du; eraberritze-prozesuaren baitan mugarria den bilgune, elkartasun eta otoitz eguna.

https://youtube.com/watch?v=a_OIXsHocdg%3Ffeature%3Doembed

Donostiako Elizbarrutiak bere Elizbarrutiko Sinodoaren irekiera solemnea ospatu du gaur, urriak 17, larunbata. 350 pertsona inguru elkartu dira Donostiako seminarioan, alaitasunak, anaitasunak, otoitzak, eta Eliza gisa, elkarrekin ibiltzen jarraitzeko konpromisoan oinarritutako eguna partekatzeko.

Goiza, ongietorri kafe batekin hasi da, eta, horri esker, parte-hartzaileek topaketaren lehen uneak partekatu ahal izan dituzte. Ondoren, ekitaldi-aretoan, Mikel Iraundegik, Ebanjelizazio arloko arduradunak, Maria Jose Morenorekin batera, Ebanjelioaren testu batetik abiatutako hasierako otoitza gidatu dute. Ondoren, Fernando Prado Ayuso monsinoreak hitz batzuk luzatu dizkie bertaratutakoei, eta Sinodoaren otoitza egiteko gonbita egin ditu bildutakoak.

Jon Arrutik, Hezkuntzako gotzain ordezkaria, eta Idoia Iturrioz, Laikoen gotzain ordezkariak gidatuta, prozesu sinodalaren funtsezko gakoak aurkeztu dituzte; prozesu hau Gipuzkoako Elizaren etorkizuna elkarrekin entzun, hitz egin eta hausnartzeko nahiarekin jaio da.

Mikel Aranguren bikario nagusiak elizbarrutiko Sinodoa bat zer den, eta zertarako deitzen den azaldu du; elkartasunerako, partehartzerako, eta eliza eraberritzeko tresna bezala duen garrantzia azpimarratuz. Bestalde, Luzia Alberrok, Elizbarrutiko idazkari nagusi eta kantzilerra, prozesuaren etapa ezberdinak eta parte hartzeko aukerak aurkeztu ditu; kristau-elkarteak eta fededunak elkarrekin era aktiboan parte hartzera gonbidatuz.

Ondoren, Komunikazio Ordezkaritzako kidea den Ivan Benkok Sinodoaren goiburua ezagutzera eman du; «Zurekin – Contigo». Baita logotipoa, materialak eta web orria ere, hau da, elizbarrutiko ibilbide honetan lagungarri izango diren eta ikusgarritasuna emango dioten tresnak.

Xabier Riezu, soziologo, filosofo eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak ere parte hartu du ekitaldian. Inkesta sinodala aurkeztu du; prozesuan bere ahotsa eman nahi diotenen iritziak, kezkak eta proposamenak jasoko dituen funtsezko tresna.

Ondoren, Pedro Luis Uranga apaizak, Formaziorako gotzain ordezkariak, Sinodoaren berri eman du, bere esanahian sakontzeko eta elizbarruti osoaren hausnarketan laguntzeko, Sinodoaren inguruan egingo diren formazio jardunaldien berri eman du.

Goizeko saioa amaitzeko, Jesus Mari Arrieta apaizak, Sinodoaren otoitza eta ereserkia aurkeztu ditu. Azken hau, Mariaren Bihotza abesbatzak kantatu du. Kantan zehar, organoa, Luis Elizalde klaretiarrak jo du, eta dantzarien parte hartzearekin, jardunaldiari jai-girokoa une hunkigarriaz jantzi dute.

Elkarrekin bidean barrena ibiltzen jarraitzeko ospakizuna

Gotzaina buru zela, eta apaiz ugari ondoan zituela, Eukaristia, eguneko une nagusia izan da. Ospakizunean, Sinodoa irekiera dekretua martxan jarri da, eta, era honetan, hasiera solemnea eman zaio Elizbarrutiaren aro berri honi.

https://youtube.com/watch?v=tK221Uhui8M%3Ffeature%3Doembed

Anaiarteko bazkariaren ondoren, arratsaldeak jai giroan jarraitu du, Urko Urbietaren trikitixaren musikarekin batera eginiko elkarrizketekin, une historiko honi buruzko esperientziak eta iritziak partekatu dira.

Gipuzkoa osoa Sinodoan barrena dabil jada. Ospakizun honekin, Donostiako Elizbarrutiak bere pastoral eta misiolari eraberritze prozesuan aurrera egiten jarraitzen du, Eliza partehartzaileagoa, gertukoagoa, eta Espiritu Santuari entzuteko irekiagoa eraikitzeko nahiarekin. Ilusioz eta itxaropenez hasten den bidea da, eta denak daude bere iritzia ematera eta elkarrekin ibiltzera deituak.

Similar Posts