Francisco Conesa monsinoreak, elizbarrutiko Sinodoa, elkartasun bidea izateko gonbidapena egiten du
Solsonako gotzainak, aita sinodala, eta Gotzainen Sinodoa ezartzeko Espainiako Gotzainen Batzarraren erreferentea denak, bi hitzaldi jendetsu eskaini zituen atzo Donostiako seminarioan. Egunean zehar, elizbarrutiko sinodo baten esanahian sakondu zuen, eta bataiatutako guztien partehartzearen, komunitate-hausnarketaren, eta Elizaren misioan erantzunkidetasunaren garrantzia nabarmendu zituen.
Atzo, azaroak 5, Donostiako Elizbarrutiko seminarioan, Francisco Conesa monsinoreak, Solsonako gotzaina, bi hitzaldi eman zituen. Gipuzkoako Elizak hasitako bidean, funtsezkoa den galdera bati erantzun zion: zer da elizbarrutiko sinodoa? Bi saioetan jende asko bildu zen, eta sinodalitatea ulertzeko moduan sakontzea. eta, protagonista den pertsona baten eskutik, Eliza ikustera deitua dagoen ibilbidearen gakoak ezagutzea ahalbidetu zuen.
Hitzaldia, elizbarrutiko YouTubeko kanalean ikusgai duzu.
Conesa monsinoreak, aita sinodal bezala, Erroman ospaturiko Gotzainen Sinodoaren bi bilkuretan parte hartu zuen; gaur egun, aplikazio faserako, Espainiako Gotzainen Batzarraren erreferentziazko gotzaina da. Donostian, bere esperientzia eta hausnarketa bi saioetan zehar partekatu zituen.
Goizeko saioa, apaizei, eta elizbarrutiko zerbitzuetan lan egiten dutenei zuzendu zitzaien, eta arratsaldeko hitzaldia, berriz, 18:30ean hasi zena, laikoei eta bizitza sagaratuko kideei egon zen zuzendua.
Lehen hitzaldia, otoitz bateratu batekin hasi zen saioa, San Paulok Korintoarrei bidalitako lehen gutuneko pasarte baten eskutik. Berau, karismen aniztasunean eta Kristoren gorputzaren batasunean oinarritzen da. Ondoren, bildutakoek, Sinodoaren otoitza irakurri zuten.

Elkartasuna, bide sinodal osoaren abiapuntua
Conesa monsinoreak elkartasuna sinodalitatearen oinarri gisa aldarrikatuz hasi zuen bere hausnarketa. San Joanen lehen gutunetik aurrera, Eliza, batez ere, Jainkoarekin, eta kideekin, elkartean bizitzeko deia egiten duen fededunen bilkura dela azaldu zuen.
Elkartasun hau, adierazi zuen, ez da giza ahaleginen emaitza soila, Espiritu Santuaren dohain bat baizik. Baina etengabeko zeregina ere bada, hau da, harremanak zaindu, zatiketak gainditu, eta kristauen arteko loturak sendotzea eskatzen duena.
Ildo berean, gizartean, indibidualismoak eta polarizazioek sortzen dituzten zailtasunak ekarri zituen gogora, eliz-bizitzari ere eragiten diotenak, alegia. Horien aurrean, fededunak «komunioaren eraikitzaile eta zerbitzari» izatera animatu zituen.

Abiapuntu horretatik azaldu zuen sinodalitatearen esanahia, elkarrekin ibiltzearen ideiari lotutako greziar jatorriko hitza. Ez da, azaldu zuenaren arabera, moda bat edo antolaketa berritasun bat, baizik eta Vatikanoko II. Kontzilioak, Elizari buruz elkatasunaren eta Jainkoaren herriaren misterio gisa irakatsi zuena praktikara eramatea.
«Sinodalitatea, batez ere, Eliza estilo bat da», adierazi zuen Conesak, eta azpimarratu zuen bere garrantzia batzarrak edo bilerak unean-unean antolatzetik askoz haratago dagoela.
Estilo hori funtsezko hiru jarreratan zehazten da: entzun, hausnarketa komunitarioa, eta elkarrekin berrikuspena egitea. Entzuteak, esan zuen, Jaungoikoaren Hitzari zein besteei arreta jartzea esan nahi du, apaltasunez eta besteak eskain dezakeenari harrera egiteko prestasunez. Hausnartzea, Elizak egin beharreko bideak elkarrekin egitea suposatzen du, eta elkarrekin berrikustea, berriz, hartutako erabakiak eta egindako ekintzak ebaluatzean datza.

Gotzainak azpimarratu zuen, jokabide honek kristau-elkartearen barruko harremanak sakonki aldatzea suposatzen duela. Ez da nahikoa prozedura edo egitura berriak ezartzea. Beharrezkoa da benetako konbertsio pertsonal eta komunitarioa.
Une horretan, Sinodoaren amaierako dokumentuaren adierazpen nagusietako bat ekarri zuen gogora: «Sinodalitatea, batez ere, jarrera espirituala da». Barne-dimentsio hori gabe, ohartarazi zuen prozesu osoa antolakuntza-gai huts batera mugatuta geratzeko arriskua dagoela.
Bataiatu guztiek dute ekarpenen bat
Conesa monsinoreak gehien sakondu zuen alderdietako bat, bataiatutako guztien duintasuna, eta Elizaren bizitzan eta misioan parte hartzea izan zen.
Bataioa Jaungoikoaren herriko kide izatearen oinarria dela gogoratu zuen, eta, honenbestez, fededun guztiak euren misioan aktiboki parte hartzera deituak daudela. Partaidetza horrek ez du bokazioen, ministerioen eta karismen aniztasuna ezabatzen, baizik eta bakoitzaren berezko balioa aitortzen du.
Ikuspegi horretatik, lankidetzatik erantzukidetasunera lan egiteko beharra azpimarratu zuen. Bere iritziz, laikoak ez dira apaizen laguntzailetzat bakarrik hartu behar parrokiako zeregin jakin batzuetan, Elizaren bizitzaren eta misioaren benetako erantzunkide diren Jaungoikoaren herriko kidetzat baizik.

Ideia hori garatzeko, Sinodoaren azken dokumentuan asko agertzen den «erantzukidetasun bereizia» kontzeptua hartu zuen aintzakotzat. Guztiek partekatzen dugu misioaren erantzukizuna, nahiz eta bakoitzak bere bokaziotik eta funtzio desberdinekin parte hartzen duen.
Gotzainak, azpimarratu zuen, ezberdintasun hauek ez direla bokazioen arteko lehiatzat hartu behar, ezta menderakuntza-arazotzat ere, osagarritasunetik eta elkarrekikotasunetik baizik. Komunitateko kide bakoitzak eskaini beharreko dohainak ditu, eta besteen dohainak ere behar ditu.
Ildo horretan, lehendik indarrean dauden partaidetza-erakundeen balioa nabarmendu zuen, hala nola, parrokietako eta elizbarrutiko pastoral kontseiluak, eta bizitasun handiagoa eman beharreko premia. Parrokia-kontseilua, ez litzateke aldez aurretik hartutako erabakiei buruzko informazioa jasotzera mugatu behar adierazi zuen, baizik eta entzuteko, hitz egiteko, eta elkarrekin hausnartzeko benetako gune izan beharko lukeela.
Elizbarrutiko sinodoa, graziazko gertakaria
Sinodalitatearen oinarriak aurkeztu ondoren, Conesa monsinoreak, zuzenean, jardunaldiari izenburua ematen zion galderari heldu zion: zertan datza elizbarrutiko sinodo batek?
Erantzuteko, Nazioarteko Teologia Batzordearen definizioa hartu zuen erreferentziatzat. Elizbarrutiko sinodoa, batez ere, «graziazko gertaera» bezala aurkezten da, zeinetan Eliza berezi bateko Jaungoikoaren herria, bere gotzaina buru dela deitutakoa, pastoral erronkak hausnartzeko, misioak eskatzen dituen bideak bilatzeko, eta erabakiak hartzean, aktiboki parte hartzeko, biltzen den, Espiritu Santuari entzuteko jarreran.

Definizio horretatik abiatuta, azaldu zuen sinodoa ez dela soilik topaketak antolatzea edo iritziak biltzea. Bere mamia sakonagoa da: elizbarrutiko Eliza batek, fedearen bidetik, Jainkoak bizitzen diharduen une historikoan zer eskatzen dion, eta ebanjelizatzearen erronkei nola erantzun behar dien galdetzea da kontua.
Conesa monsinoreak zoriondu egin zuen Donostiako Elizbarrutia bide hori hartzeagatik, eta barru-askatasunez, umiltasunez, otoitzean, elkarrekiko konfiantzarekin, eta besteei entzuteko prestasunarekin izateko animatu zituen bildutakoak, baita antolabideak, norberarengandik ezberdinak direnean ere.
Ildo honetatik, Frantzisko Aita Santuaren ohartarazpen bat ekarri zuen gogora: sinodoa ez da parlamentu bat, ezta iritzi-galdeketa bat ere, bere benetako protagonista Espiritu Santua baita. Kontua ez da parte-hartzaile bakoitzak bere jarrera inposatu arte defendatzea, denek elkarrekin, Espirituak Elizari eskatzen diona bilatzea baizik.
Guztiei entzutea eta erabakiak bereiztea
Hitzaldiaren beste une nagusietako bat fededunen partehartzea eta gotzainak erabakiak hartzean duen erantzukizuna nola antolatzen den azaltzea izan zen.
Conesa monsinoreak, horretarako, «denok, batzuk, bat» oinarria eman zuen ezagutzera, sinodalitateari buruzko hausnarketa teologikoan jasoa ageri dena.
Elizbarrutiko sinodo batean, zera azaldu zuen, «guztiok», Jaungoikoaren herri osoa hartzen du aintzakotzat, aholku-eskearen eta prestatze-fasearen bitartez parte hartzera deitutakoa. «Batzuk» batzar sinodala zuzenean osatuko dutenak izango dira. Eta «bat» gotzaina da, sinodoa deitu eta bere zuzendaria, eta gida eta batasun ardura duena.

Azken erabakia gotzainari dagokiola argitu zuen hizlariak, baina ardura hau Jaungoikoaren herriari benetan entzun ondoren eta egindako hausnarketa serioski kontuan hartuz gauzatu behar dela azpimarratu zuen.
Ministerio-agintaritza ukaezina dela azaldu zuen baina ez baldintzagabea. Adierazi zuen ere, behar bezala garatutako aholku eske prozesu batetik sortutako joeretatik aldentzeko arrazoiak, larriak behar dutela izan. Horrela, fededunen partaidetzak Elizaren bizitzan benetako ondorioak izan behar dituela nabarmendu zuen, ministerio bakoitzaren erantzukizuna errespetatzeari utzi gabe.
Ebanjelioa iragartzeko bateginik bidean dabilen Eliza
Hitzaldiaren amaiera aldera, hitzaldi osoan zehar zabaldutako ideia batera itzuli zen Conesa monsinorea: sinodalitatea ez da berez helburu bat, baizik eta misio ebanjelizatzailearen zerbitzura dago.
«Elizak bere buruari begiratzen dio, bai, baina bere buruari begiratzen dio irteteko», adierazi zuen; elkartasunak, parte hartzeak eta erantzunkidetasunak, bere benetako zentzua, Ebanjelioaren iragarpenean aurkitzen duela gogora ekarriz. Horrela, Sinodoa kristau-elkarteen bizitza berritzeko eta misiolarien bultzada indartzeko aukera gisa ulertzera gonbidatu zituen bera entzutera hurbildutakoak.

Gipuzkoako Elizaren aldeko otoitz batekin eman zitzaion amaiera hitzaldiari: «Espirituak elizbarrutiko Eliza honi lagundu diezaiola bere sinodalitatean hazten, Jaunagandik jaso duen misiolari agindua ahalegin handiagoz betetzera eraman dezan».
Jardunaldia Donostiako Elizbarrutiko Sinodoa prestatzeko beste urrats bat izan zen, apaiz, laiko, bizitza sagaratuko kide eta elizbarrutiko zerbitzuetako langileei hasitako bidea ulertzeko oinarri amankomun bat eskainiz.
Prestakuntza-ibilbideak, azaroaren 23an eta abenduaren 3an izango du jarraipena, Sinodoaren arrazoietan, helburuetan eta garapenean sakontzeko saio berrien eskutik.
